Enpresa

CERRAMIENTOS Y VENTANAS NORTERMIC enpresa errotua da, aluminioaren sektoreari emana, eta oinarri ditu kalitatea eta etengabeko hobekuntza.

Horretarako, profesional talde on bat dauka, esperientzia handikoa, lanerako plan informatizatua duena, akabera egin-eginekoa lortzeko.

GURE HELBURUA: Behar bakoitzari konponbiderik egokiena aurkitzea, horretarako daukagu bezeroari arreta egiteko zerbitzua, non bezeroak bere zalantzak ager ditzakeen.

Produktuak

ITXITURAK ETA LEIHOAK

Fabrikatzaileak gara. Gure itxitura eta leihoak kalitate handiko profilekin eginda daude eta egokiak dira behar jakinetarako eta eskatu diren exijentzietarako.

NORTERMICek aholkua ematen dizu, zure leiho edo itxituraren hautaketa zure beharren, gustu estetikoen eta aukera ekonomikoen araberakoa izan dadin. Gure produktuei esker hobetu egingo da estali behar duzun tokiaren konforta eta segurtasuna.

BARANDAK

Aluminiozko eskubanda aukera zabala dugu, bai balaustrezko bai beirazko, ohiko burdinazko eskubandaren ordezko, mantentze-lanik behar ez duena.

Gure balaustreak, forja estilokoak, dotoretasun eta edertasun klasikoa ditu, eta dituen ezaugarriengatik, oso egokiak dira kanpoalderako.

Aluminio eta beirazko profildun eskubandek itxura arinagoa dute, sendotasunik galdu gabe.

LEIHO-ATEA

Pertsiana jarri ezean. Gure leiho-ateek sistema eta formatu egokiak dituzte, edozein etxebizitzatako beharrei erantzuteko.

Kalitate eta iraunkortasun handiko akaberak ditu aurkezpen eta kolore desberdinetan (lama obalatu finkoa, lama erregulagarria, “Z”, tolesgarriak).

PVC

Gure leiho eta itxituretarako PVC erabiltzea merkatuan dagoen aukerarik eraginkorrenetako bat da. PVC material merkea, ekologikoa, iraunkorra eta oso eraginkorra da.

Merkea merkatuan dagoen materialik merkeena delako. Ekologikoa, apenas duelako hondarrik produkzioan, duen osaera duelako (%57a gatz arrunta da), gainazal tratamendurik ez duelako, eta birziklagarria delako %100.

Iraunkorra, duen balio-bizitza batez beste 50 urte delako. Eta oso eraginkorra, isolatzaile akustiko eta termiko bikaina delako.

Kalitatea

NORTERMICen jakin badakigu gure zerbitzu guztien Kalitatea bermatu behar dugula eta konpromiso bat dugula gure bezeroekin, eta horregatik, UNE EN ISO 9001:2015 arauan oinarritutako Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat daukagu ezarrita eta ziurtatuta.

Kalitatea Kudeatzeko sistema horri esker lortzen ditugu gure helburuak, batik bat etengabeko hobekuntza lortzeko, bai gure bezeroen gogobetetzean eta bai ematen dugun produktu eta zerbitzuan.

Harremanetarako

Pribatutasun politika onartzen det. CERRAMIENTOS Y VENTANAS NORTERMIC, S.L., como responsable del tratamiento, le informa que sus datos son recabados con la finalidad de: Recoger los datos de carácter personal que sean obtenidos a través de los formularios de contacto disponibles en la página web de la empresa para atender las consultas realizadas. La base jurídica para el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos no se cederán a terceros salvo obligación legal. Cualquier persona tiene derecho a solicitar el acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, oposición o derecho a la portabilidad de sus datos personales, escribiéndonos a la dirección de nuestras oficinas, o enviando un correo electrónico a info@nortermic.com, indicando el derecho que desea ejercer. Puede obtener información adicional en el apartado de política de privacidad de la web.

NORTERMIC S.L
Bazkardo Auzunea nº1 Bajo 3
20140 Andoain (Gipuzkoa)

Tlfn: 943 10 20 06

feder